imagenareas

Castellano | Euskera jarduera

MISIOA:

Norbere- Kabuzko lanaren eta bokazio Ekintzailearen alde egitea, pertsona sustatzaileak lagundu eta aholkatuz, sentsibilizazio eta enpresa plana egiteko momentutik, bere ezarpen eta finkatzeraino, norbere negozietarako ideiak sortu eta indartzeko gaitasuna eskeiniz.

Lan merkatuak egun eskatzen dituen beharrei ondoen egokituko zaizkien profesionalak eskaini nahi zaizkie enpresa eta antolakundeei, garapen sozial, pertsonal eta profesionalean oinarrituriko prestakuntzaren bitartez.

IKUSPEGIA:

Bai gizartean, bai lan esparruan, EAEko pertsonen garapenean aitzindari izatea. Pertsona ekintzaileen sormen garapenak sustatuz, eta prestakuntza jardueren bitartez bere lan kualifikaziorako bitartekoak eskainiz.

Norbere- kabuzko lan kulturaren sustapenean aitzindari izatea, Euskadiko pertsona ekintzaileen sormen eta berrikuntzarako trebetasuna indartuz, Bizkaiako lurralde historikoan bereziki.

KULTURA EKINTZAILEAREN SUSTAPENA:

ENPRESAK SORTZEA:

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

Pertsona aktiboei (lanean ari izan edo langabezian) hurrengo arlo hauetan prestakuntza eskaintzen diegu, % 100 subentzionaturik.

Prestakuntza hau Eusko Jaurlaritzak, Europako Gizarte Funtsak eta Hobetuzek finantzatu egiten dute.

PREMIEN ARABERAKO PRESTAKUNTZA

Integra taldean enpresaren lehiakortasuna eta langileen kualifikazioa hobetzeko mota askotako prestakuntza eskaintzen dugu.

Jar zaitez gurekin harrremanetan zure enpresarako bilatzen ari zaren prestakuntza diseina dezagun, eta programazioan, edukietan, lekuan (gure geletan ala enpresan bertan), iraupenean eta ordutegian beharrezkoa den malgutasunaz antola dezagun.

Enpresa txiki batek eska dezakeen gestioaren inguruko edozein zerbitzu eskaintzen dugu: